Euskal Herriko sei konpainia izango dira aurtengo azokan

'Andereño' eskeiniko dabe

Anita Maravillas taldea Feten azokan

Anita Maravillas taldearen 'Andereño' / Bizkaia Irratia

Domekan, zezeilaren 25ean hasiko da Gijonen Feten azokea. Familientzat edo haurrentzat egiten diran arte eszenikoen nazinoarteko azokea da honakoa. Aurten 33.nez egingo da. 200 antzerki saio baino gehiago eskeiniko dira martiaren 1era bitartean. 77 konpainia egongo dira aurten, 11 estreinaldi tartean eta 700 profesional baino gehiago.

Euskal Herriko konpainiak

Euskal Herritik sei talde izango dira Feten azokan. Gorakada Teatro taldeak Quelonia y el mar eskeiniko dau, Mar-Mar Teatrok Un pez en el corazon, Paraiso Teatrok Entrecajas eskeiniko dau, Marie de Jongh konpainiak Mr.Bo, Mama Creak Desiderata aurkeztuko dau eta Anita Maravillas Teatro konpainiak La Maestra edo Andereño.

Gerratik ihesi doazenen ganeko fabula

Miren Larreak sortu dau Anita Maravillas taldearen antzezlana. Txotxongiloakaz egiten dabe lan konpainia honetan. Berba gitxi entzungo dira, baina, istorio honetan gerratik ihesi joandako umeen ganekoak ekarriko dabez gogora. Animaliak dira protagonista. Irakasleagaz edo andereñoagaz egongo dira hiru-lau ikasle. Maren Basterretxea eta Valentina Raposo dira antzezlanaren protagonistak. Raposok, txotxongiloak diseinatu eta egin be egin dauz. Musikea bitartean Fran Lasuenena da. Astegoien honetan emonaldi gehiago daukiez eta Gijonen, zezeilaren 27 eta 28an eskeiniko dau Anita Maravillas taldeak Andereño antzezlana. Talde hau aurretik be izan da Feten azokan. Aurrekoan saria be jaso eben.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular