Eremuz Kanpo (1x11): 'Anora'

Sean Bakerren gaua izan zan domeka, bere film independienteak 5 Oscar irabazi ebazan-eta

Anora (2024): Errauskineren epilogoa

Anora filmak 5 sari irabazi ebazan Hollywooden egindako ekitaldian: montaje, aktore nagusi, gidoi, zuzendaritza eta pelikula onena. Oraingo astean, sari banaketaren kronikatxoa eukiko dozue filmearen analisiagaz batera. Irabazleak, galtzaileak, publikoaren etsaiak… Karla Sofía Gascón espainiarraren polemikea eta Adrien Brodyren hitzaldia komentauko dogu, besteak beste.

Izan be, Sean Bakerren gaua izan zan. 4 saritxo ditu orain bere izenagaz, ze ez da bakarrik zuzendaria izan. Berak sinatu dau gidoia, berak egin dau montajea eta bera izan da ekoizlea. Zine indie-an hainbat urte egonda gero, bere momentua heldu da Anora-gaz. Internetek asko maite dauan zuzendaria da, batez be, A24 ekoiztetxe independienteagaz egindako proiektuengaitik.

Zertan datza Oscar saria irabazi dauan pelikula? Anora-k prostituta baten istorioa kontatzen dau. Sean Bakerren filmografian, elementu bat errepikatzen da. Gizarteak alboratutako pertsonetan zentratzen da beti. Anora edo Ani (protagonistari gustaten jakon moduan), 25 urteko emakume gaztea da, errusiar jatorrizkoa. Nueva Yorkeko klub horretan, gaua danak bardinak dira. Dantzak, bisitak logela pribaduetan… Komatxo artean ‘lanaldia’ amaitzean, partekatzen dauan pisura bueltatzen da, lo egitera. Beraz, bere bizitza horretara mugatzen da: bere gorputza saldu eta lo egitera. Egun baten, gizon guztien artean, mutil bat agertzen da. Eta mutil horrek errusiarrez berba egin nahi dauenez, Anoragaz egotea tokaten jako. Euren harremana garatzen ikusten joango gara: bezero esklusibo izatetik ezkontzera. Baina estasi momentu baten adostutakoa, amesgaizto bihurtuko da egun batetik bestera.

Prostituzinoari buruzko pelikula honek kritika sozial zorrotza egiten dau. Gizartearen bazter baten bizi dan pertsona hartzen dau, gogoratzeko, bazter horretan jarraituko dauela. Askok uste dabelako hori dala merezi daben lekua. Errauskine moderno eta tristeago bat da Anora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00