APNABI Autismo Bizkaiak autismoari buruzko Kontzientziazino Munduko Eguna ospatu dau gaur. Data autismoaz kontzientziatzera eta sentsibilizatzera bideratuta dago, kolektiboaren aitorpen soziala areagoteko, onarpena, tolerantzia eta errespetua eskatuz, gaur egun oraindik existitzen diran mito eta estigmetatik urrun.
2023ko programazinoa
2023ko Autismoaren Munduko Egunerako programazioa, APNABIk 45 urte betetzen dituanean, dibulgazio-jardunaldi batekin hasi zan martiaren 23an. Ostean, martiaren 31n, globalada egin zan, Bilboko Areatzan. Azkenik, apirilaren 2an, Autismoa Martxan! ekimen solidarioaren lehen edizinoa egin da.