Formula Student Bizkaia taldeak bere monoplaza barria aurkeztu dau, proiektuaren 20. urteurrenagaz bat eginez. Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek diseinatu eta eraikitako ibilgailuak hainbat barrikuntza daukaz, besteak beste aurreko ardatzean motor barriak eta kontrol-sistema optimizatua. Taldea aurten Europako txapelketetan lehiatuko da barriro.
Igaz Erresuma Batuko Silverstoneko Formula Student txapelketea irabazi ondoren, Bizkaiko taldeak titulua defendiduk0 dau eta, gainera, lehenengoz parte hartuko dau Alemaniako Formula Student Germany lehiaketan. Taldekideen esanetan, erronka handia izango da nazinoarteko unibersidade eta industria babes handiko taldeakaz lehiatzea.
Proiektuan urte osoan zehar 40 ikasle inguruk parte hartzen dabe, eta ekimenak balio handia dau kaetorkizuneko ingeniarien prestakuntzan. Álvaro Rodríguez Formula Studenteko kideak Lau Haizetara saioan nabarmendu dauenez, ikasleek ezagutza teknikoak ez ezik, talde-lana, lidergoa eta lan-munduan funtsezkoak diran gaitasun praktikoak be garatzen dabez.
