'Gorrotoak kanporatzen duenean, komunitateak besarkatzen du' da aukeratutako leloa

Bagilaren 25etik 28ra egingo da egitasmoa Bilbon, LGBTI+ Harrotasunaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez

Bilbao Bizkaia HARROk LGBTI+ migratzaileak aldarrikatuko ditu aurtengo edizinoan

Nagore Espin, Ortzadar LGBTI+ alkarteko presidentea / Bizkaia Irratia

Bilbao Bizkaia HARROk 2026ko bere programazino nagusia burutuko dau bagilaren 25etik 28ra arte Bilbon, LGBTI+ Harrotasunaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez. Aurton HARROk identidadeetan jarriko dau arreta eta, bereziki, gorrotoagaitik, jazarpenagaitik edo indarkeriagaitik beren herrialdea, etxea edo ingurua itzi behar izan daben LGBTI+ migratzaileengan. Horren harira, Nagore Espin Ortzadar LGBTI+ alkarteko presidenteagaz egin dogu berba.

Gorrotoak kanporatzen duenean, komunitateak besarkatzen du lelopean, Bilbao Bizkaia HARROk gogorarazo gura dau LGBTI+ persona askok ez dabela etorkizun hobe baten bila soilik migratzen, baizik eta oinarrizko zerbaiten bila: beldurrik gabe bizi, maitatu eta existidu ahal izatea.

Programazinoa gaur arratsaldean hasiko da, 18:30ean Espinek berak emongo dauan pregoiaren eskutik. Dana dala, Bilbao Bizkaia HARRO dalakoaren egitasmorik garrantzitsuena LGBTI+ Martxa izango da. Martxa zapatuan egingo dabe, arratsaldeko 17:00etatik hasita Jesusen Bihotza Plazatik. Martxak Kale Nagusia zeharkatuko dau Areatzaraino iritsi arte, eta bertan manifestua irakurriko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00