Arantzazu Luzarragak Smiljan Radic arkitektoaren oinarriak eta ibilbidea hurreratu deuskuz

Smiljan Radicek Pritzker saria jaso dau aurten

Arantzazu Luzarraga: “Smiljan Radicen arkitektura esperimentala, poetikoa eta tokiari lotua da”

Domekaro egiten dogu geure Zientzia tartea Aupa Bizkaia! programan eta gaurkoan arkitektoa eta EHUko irakaslea dan Arantzazu Luzarragagaz arkitekto berezi baten inguruan berba egin dogu.

Arantzazuk Smiljan Radic aurtengo Pritzker saria jaso dauen arkitekto txiletarraren ibilbidea eta berezitasunak kontau deuskuz eta sortu dauzan obrarik ezezagunenak be ekarri deuskuz. Hainbat arrazoiengaitik arkitekto berezia da Radic eta berak esandako esaldi honegaz ondo irudikatu eban: “Gustetan jataz arkitekturaren historiagaz inolako zerikusirik ez daben eraikin hauskorrak; errepide bazterretako frutu postuak, zirku ibiltarien karpak edota jendeak eskura dauzan materialekaz osotzen dauzan aterpeak“. Hori da bere arkitekturaren gakoetako bat. Radicek Raul Ruiz zinegile txiletarra aitaten dau askotan, bereziki Txile “tradizino kultural eta kronologia zehatz bako” herrialdea dala dinoen esaldia erabilten dau bere arkitekturaren izaera heterogeneoa zeozelan justifiketako.

Smiljan Radicek oso eraikin eta diseinu ezagunak egin dauz bere ibilbidean eta horrei esker lortu dau Pritzker saria, besteak beste, baina gaurko kasuan, Arantzazuk Radicen sorkuntzarik ezezagunei buruz berba egin deusku. Casa del Carbonero, Casa habitación Chiloén, El niño escondido en un pez, Eraikin burges txikia ete beste batzuei buruz egin dogu berba geure tartean eta esan geinke ederto irudikatzen dabela Radicen ibilbidea eta batez be bere sorkuntzaren late motiva.

Radicen arkitektura esperimentala, poetikoa eta tokiari lotua da. Eraikinak hauskorrak iruditu arren esperientzia biziak eta sentikorrak sortzen dabez. Bere ikuspegiak material sinpleak eta erreferentzia kulturalak konbinatzen dauz, naturala eta artifiziala, artisautza eta teknika nahasten dabezan lan hibridoak sortzeko. Hori dana eta beste kontu interesgarri asko kontau deuskuz Arantzazu Luzarraga arkitektoak geure Zientzia tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00