Areetako Xake plazako muralaren aldeko partida antolatu dau Eutsi Romok

Plazaren birmoldaketan murala manteniduteko eskakizuna egin deutsie Getxoko Udalari

Areetako Xake plazako muralaren aldeko partida antolatu dau Eutsi Romok

Eguenean eroan eban aurrera egitasmoa Eutsi Romok / Eutsi Romo

Areetako Xake plazako muralaren aldeko egitasmoa burutu dau Eutsi Romo alkarteak: giza xake partida jokatu dabe bertoko kideak. Izan be, Getxoko Udalak plaza birmoldatzeko prozesua abiarazi dau. Horregaz batera, murala ordezkatzeko prozesua ipini da martxan. Jone Ibarretxek, Josemi Ibarretxe muralaren sortzailearen alabak, 1.000 sinadura baino gehiago jaso ditu, Xake plazako lana orain dagoan moduan jarraitzeko. Aupa Bizkaia saioan Jone Ibarretxegaz berba egiteko aukerea euki dogu.

Jone Ibarretxe bere aitaren eta osabaren ibilpidea birpasauko dauan dokumentala prestetan dabil: Esto no es Hollywood. Dokumentalaren atal batean muralaren desagerpena islatu nahi dau.

Lehiaketea

Getxoko Udalaren intentzinoa muralismo-lehiaketa bat antolatzea da, irudi barria hautatzeko. Txapelketan dagoan eskakizun bakarra aurrekontuaren ildokoa da. Mural barriak 43.000 euro baino gitxiagoko kostua izan beharko dau. Halanda be, irudiaren alorra guztiz askea izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00