
Bizkaia Irratiko Lau Haizetara irratsaioan Jon Mentxakatorre irakasle galdakoztarra alkarrizketatu dogu Arizmendiarrieta, gizagile eta herrigile liburuaren harira. Lan honetan Jose Maria Arizmendiarrietaren figura sakon aztertu dau, bere pentsamendua, balioak eta Euskal Herrian izan dauan eragina azpimarratuz.
Mentxakatorrek adierazo dauanez, argitalpena Arizmendiarrietaren humanismoan eta gizarte-eraldaketan oinarritzen da. “Berak proposatutako eredua gaur egungo gizartean baliagarria da oraindik” azaldu dau. Liburuaren izenburuan jasotzen dan lez, Arizmendiarrieta gizagilea eta herrigilea izan zan. Bere lana ez zan bakarrik kooperatibismoaren ingurukoa izan. Gizakiaren eta komunidadearen garapena be helburu izan eban.
Arizmendiarrietaren ikuspegia euskal pentsamenduaren barruan kokatu dau Mentxakatorrek, Arizmendiarrietaren proposamen sozial eta ekonomikoak modernidadearen erronkei erantzuteko modu bat zirala azalduz. “Gizagintza eta herrigintza bat egiten dauan eredua eraiki eban” gaineratu dau egileak. Irakurleak Arizmendiarrietaren pentsamenduaren oinarriak ulertzeko aukera izango dau. “Oinarrizko balioak, pertsonaren duintasuna eta komunidadearen lehentasuna azpimarratzen dira” dino Mentxakatorrek.