Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Otegiren berbetan apirilaren 21eko hauteskundeetako nobedade nagusia irabazle nork urtengo dauenari buruzko zalantzea da. “Lehia estua egongo da eta batak edo besteak irabazi arren egoera politikoa aldatuko da” adierazo dau Otegik.
EAJri buruz kritiko berbaz entzun dogu Otegi. “Imanol Pradalesek teknologia gehiago eta ideologia gitxiago behar dala esan dau. Eskumak pentsetan dau eskubide sozialakaz negozioa egin daitekela, ezkerrak ez” gaineratu dau EH Bilduko buruak. Hori bai, abertzaleen arteko akorduak egitearen alde egin dau Otegik, esanaz, jeltzaleek estaduagaz berbatutako erabagite eskubidean oinarritutako estatus barria proposatzen badabe EH Bildu horretan bidaide izango dala.
Aliantza politikoei jagonekean EAJk eta PSEk koalizinoa errepikatuko dabenaren zalantzarik ez dauka EH Bilduk. “Bitxia da Eneko Anduezak gobernua agortuta dagoala esatea eta EAJk PSEz fidetan ez dala esatea. Eta zer egingo dabe? Gobernua barritu. Bizikleta estatikoaren aldeko apostua egingo dabe” adierazo dau Aranaldo Otegik.
Gernikako udalari begira EAJgaz negoziazinoei berrekin gura deutsela esan dau EH Bilduko buruak eta Parisko zein Madrilgo auzitegiek hartutako erabagiei buruz be berba egin dogu beragaz.