
Bilbon, Clínica Capilar Albiak urtebete daroa ulea berreskuratzeko tratamenduak eskaintzen. Arrate Lobatok, bertako arduradunak azaldu dauenez, klinikan ule-tratamenduetan espezializautako mediku talde bat dago eta alopeziaren tratamenduetan hainbat aukera eskaintzen dabez.
Lobatok adierazo dau ule-galerak arrazoi ezbardinak euki leikezala eta horren arabera apliketan dabezala tratamenduak. “Alopezia androgenetikoaz gain, badagoz beste alopezia mota batzuk be eta tratamendu desbardinak behar dabez. Mesoterapiatik hasi eta tratamendu oraletara arteko aukerak dagoz, beti be pertsona bakotxaren kasuari egokituta” azaldu dau. Horrez gain, ohartarazo dau ule-inplanteak egiteko baldintza batzuk bete behar dirala. “Ez da edonorentzat egokia. Ulea hartu eta barriz landatzen dogun eremua, zonalde emonkorra, egokia izan behar da. Bestela, ezin da ebakuntzarik ” azaldu dau.
Ule-transplanteak egiten dabezan pazienteen profilari jagokonean, gizonezkoak gehiengoa izan arren, emakumeen kopurua hazten dabilela dino Lobatok. “Lehen gizonezkoak ziren gehien bat, baina azken urteetan gero eta emakume gehiago ari dabilz tratamenduak eskatzen, batez be 40 urtetik aurrera” esan dau.
“Anestesia lokala emoten dogu, haginetako tratamenduetan erabilten danaren antzekoa. Pazientea lasai egoteko lasaitzaile arina be emon ohi dogu” azaldu dau. Lobatok, azken urteetan, Turkian ule-transplanteak egiteko joerea gitxitzen dabilela nabarmendu dau. “Jendeak gero eta gehiago baloretan dau etxean bertan egitea, hurbileko mediku batekin jarraipena eukiteko aukerea izatea. Gure kasuan, kontsulta, ebakuntza eta ondorengo tratamendu guztiak hemen bertan eskaintzen ditugu,” azaldu dau.