Arratiako Koruak Vienara joango da astegoien honetan, Austriako uriburuan kantetako. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da, eta 40 lagun inguruk osatutako taldeak Vienako katedralean abestuko dau meza nagusian.
Arratiako Koruak euskal errepertorioa eroango dau, eta Agate Deunaren koplak kantauko dauz. Arratiako Koruak 75 urte bete dauz aurten, eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako ohiturari eutsi gura deutso. Gaur egun, 8 eta 85 urte bitarteko 60 kide dagoz taldean, eta familietan be belaunaldi ezbardinak batera abesten dabe.
