Ekimenaren arduradunek nabarmendu dabe ondarearen transmisinoa ezinbestekoa dala euskal kulturearen etorkizuna bermatzeko

Aurtengo programan Arratiako jota, Durangaldeko erregelak, Galiziako jota eta Fuente Álamoko bolero eskola landuko dabez

Arratiako Ondare Asteburua Areatzan

Aiko Taldea / Bizkaia Irratia

Arratiako Ondare Astegoienaren beste edizino bat egingo dabe Areatzan, ondare immateriala eta euskal kulturea balioan ipinteko helburuagaz. Aiko taldeko kidae dan Sabin Bikandik azaldu dauenez, ekimenak hizkuntzea, musikea, dantzea eta ahozko tradizinoa lako ondareak ezagutarazo eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutearen garrantzia azpimarratuko dau.

Aurtengo programan Arratiako jota, Durangaldeko erregelak, Galiziako jota eta Fuente Álamoko bolero eskolea landuko dabez, tokian tokiko adituekin batera. Antolatzaileen esanetan, kultur trukea eta dantza tradizinonalen arteko loturak ezagutzeko aukera parebakoa izango da.

Ekimenaren arduradunek nabarmendu dabe ondarearen transmisinoa ezinbestekoa dala euskal kulturearen etorkizuna bermatzeko eta belaunaldi barriek tradizino horreek ezagutu eta bizirik mantentzeko. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00