Arraun Eskola Inklusiboa martxan dago adimen-desgaitasuna dabezan pertsonentzat

Nora Sarasola BBK-ko gizarte ekintzako arduradunagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia saioan

Arraun Eskola Inklusiboa jarri dabe martxan BBK eta Bizkaiko Arraun Federazinoak

Arraun Eskola Inkusiboa izeneko ekimena jarri dabe martxan BBK eta Bizkaiko Arraun Federazinoak. Proiektua adimen-desgaitasuna daben pertsonei zuzenduta dago. Aupa Bizkaia saioan Nora Sarasola BBK-ko gizarte ekintzako arduradunagaz berba egin dogu, ekimena hurbiletik ezagutzeko.

Bi saio desbardin

Lehenengo saioa lehorrean da. Berton, esaterako, ergometroagaz praktikauko dabe. Gainera, arraunaren teknikea be ezagutuko dabe. Bestetik, maiatzean hasiko diran bigarren saioetan, Bilboko uretara jauzi egingo dabe lehenengo saioan ikasitakoa praktikan ipinteko. Arraun Eskola Inklusiboak garagarrilean eta abuztuan geldialdia egingo dau irailean bere jarduerari barriro ekiteko.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular