Josu Elu, Iñaki Goikoetxea eta Iurgi Gorostiza arraunlariekaz egin dogu berba denporaldiaren hasieran

Arraun taldeetan arazoak eukiten dabez trainerurako koadrilak osatzeko eta zergaitia aztertu dogu

Arraunlariak hasi dira lanean

Urdaibaiko arraunlariak eusko label ligea irabazi izana ospatzen / Aitor Arrizabalaga

Traineru denporaldia ez da hasiko datorren ekainera arte, aurretik estropada batzuk jokatuko badira be. Arraunlariak, baina, hasi dira datorren urteko denporaldia prestatzen. Ia zazpi hilabeteko aurredenporaldia egiten dabe, estropada ofizialetan lehiatzen hasi arte. Josu Elu, Ondarroako “Antiguako Ama” traineruko arraunlaria, Iñaki Goikoetxea “Tabero”, Urdaibaikoa eta Iurgi Gorostiza, Isuntzakoagaz egon gara berbetan denporaldi hasierearen ganean.

Datorren urteko denporaldian be ez da nobedade handirik izango traineruetako tostetan eta klub gehienetan arazoak euki dabez eta daukiez, koadrilak osatzeko. Harrobiko mailetan arraunlari ugari ibili arren, gitxi batzuk emoten dabe azken jauzia eta gehienek itxi egiten dabe arraunketea senior mailara iritsi aurretik. Ondorioz, betiko “dinosaurioak” ari dira lehian urtero.

Denporaldiko hasierako entrenamenduak izaten dira gogorrenak. Ordu asko gimnasio barruan edo korrika saioetan eta tarte txikiak uretara urteteko. Eluk, Goikoetxeak eta Gorostizak urte asko daroez arraunean eta hirurak bat datoz esatean denporaldiko hasierako asteak dirala gogorrenak. Gustora egongo gara eurekaz berbetan Jokoan tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular