"Kultura eta Erlijino Ondarea, tradizinoa modernotasuna eta jasangarritasuna" goiburupean egingo dira jardunaldiak

Martitzenetik barikura egingo dira arte erlijiosoen jardunaldiak

Arte erlijiosoaren jardunaldiak egunotan Bilbon

Deustuko Unibertsidadeko paraninfoan egingo dabe hasierako ekitaldia, martitzen arratsaldean, eta ganerako ekitaldiak unibertsidadeko Kolegio Nagusian. Aurton “Kultura eta Erlijino Ondarea, modernotasuna eta jasangarritasuna” goiburua erabiliko dabe. Hasierako berbaldia Alberto Santanak emongo dau, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondare Zerbitzuko arduradunak: “Bilbo. Industria eta Kultura garapenetik krisira eta uria berrasmatzera.Tradizinoa eta modernotasuna”

Ganerako egunetako parte hartzaileak hurrengo honeen izango dira: Esteban Fernández Cobian-ek, A Coruñako unibertsidadeko irakasle, Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim museoko zuzendaria, Maria Soledad García Morales, Madrilgo Unibertsidade Politeknikoko irakaslea, Carmen de pardo, Kordobako CUCO klubeko presidentea, Maria Angeles Jordano, Kordobako unibertsidadeko irakaslea eta Pablo López Raso, Madrilgo Francisco de Vitoria unibertsidadeko irakaslea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00