2013. urtean zabaldu eben Milan Scuola Calcio Gatika futbol eskolea Gatikan

20 umegaz zabaldu eben futbol eskolea; gaur egun, 700 neska-mutiko inguru dabilz

Asier Castelos: “Milan Scuola Calcio Gatika zabaldu genduanean, errezelo handia sortu zan”

Asier Castelos, Milan Academy Bizkaiko zuzendaria / Bizkaia Irratia

2013.urteko abenduan, Italiako A.C. Milan taldeak Milan Scuola Calcio Gatika futbol eskolea zabaldu eban Gatikan. Italiako talde ezagunak estaduan zabaldu eban lehenengo eskolea izan zan honakoa. Gaur egun be bakarra izaten jarraitzen dau. Orain 10 urte 20 umegaz hasi ziran. Gaur egun, 700 neska-mutiko inguru dabilz. Proiektua futbol eskola moduan jaio zan, baina gaur egun Milan Academy bihurtu da. Eskolaren helburuaz, Athleticegaz daukien hartuemonaz… egin deusku berba Asier Castelos zuzendariak Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular