Maiatzaren 24an Helmugak Bizipoza jaia ospatuko da Berriatuan

Helmugak Bizipoza erronka maiatzaren 22tik 23ra bitartean egingo da

Lea-Artibaiko herri guztiak bizikletaz sei biderrez 24 ordutan

Ezkerretik eskumara, Eñaut Garmendia eta Ander Txakartegi / Helmugak

Berriatua prest dago maiatzaren 22tik 24ra Helmugak Bizipoza jaia ospatzeko. Bizipoza eta Helmugak alkarteek alkarregaz antolatuta, alkartasunaren, euskerearen eta inklusinoaren aldeko astegoiena izango da. Egun handia maiatzaren 24a izango da, baina barikutik ekingo deutsie ospakizunari eta zapatuan be ez da egitasmorik faltako. Tartean, Helmugak Bizipoza erronka.

Ander Txakartegi Helmugak alkarteko kideak azaldu dauanez, 24 ordutan Lea-Artibaiko 12 herriak lotuko dauan 420 kilometroko ibilbidea egingo dabe bizikletaz, 8.500 metroko desnibel metatua gaindituz. Berriatuko plazatik abiatuko dira barikuan 22:00etan, eta Markina-Xemein, Etxebarria, Munitibar, Aulesti, Amoroto, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Mendexa eta Ondarroatik igaroko dira, barriro Berriatura itzultzeko. Sei biderrez egingo dabe ibilbide hori.

Helmugak alkarteak argi dauka bidea ez dala hemen amaitzen. Urte birik behin jai handi bat antolatzen jarraitzeko asmoa daukie, eta tarteko urteetan be erronka barriak prestauko dabez, umeen aldeko mezu kolektiboa zabaltzen segiduteko.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00