Amorebietak Saguntinoren aurka jokatuko dau kopan. Asier Goiria Kirol zuzendariak dino bidaia gatxa izango dala

Ligan, sailkapenaren atzean dago Amorebieta. Asier Goiria Kirol zuzendariak uste dau frutuak jasoko dituela

Asier Goiria (SD Amorebieta): “Nasai egon behar dogu, eta frutuak jasoko doguz”

Amorebietako jokalariak partidu baten / SD Amorebieta

SD Amorebietak Atlético Saguntinoren aurka jokatu behar dau kopan. Zemendiaren 12-ko astegoienean izango da kanporaketea. Partidu  bakarrekoa da, eta bidaia gatxa da azulentzat. Horixe esan deusku Asier Goria Kirol zuzendariak. Dana dala, dana emotera joango dira. Izan be, kopeak ilusino berezia eragiten dau, eta jokalarietzat be garrantzitsua da, bere esanetan.

Ligan, Amorebieta sailkapenaren azken tokietan dago. Bederatzi partidu jokatuta, 8 puntu daukiez azulek. Azken partidua Castelló liderraren aurka 1-0 galduta dagoz. Goiriak nasaitasuna eskatu dau. Dino jokalari asko berandu heldu dirala eta egokitu beharra dagoela. Baina konfiantzaz dago. Uste dau nasai egoteko unea dala, eta frutuak jasoko dituela.

Kopako kanporaketeari jagokonez, Bizkako taldeek danetariko aurkariak daukiez. Athleticek, Amorebietak lez, Levante alderako osterea dauka. Alziraren aurka urten deutso. Gernikak eta Arenasek bigarren mailako aurkariak hartuko ditue etxean. Gernikak, Leganes, eta Arenasek, Lugo. Sestaok, barriz, Ferrolgo Racingen aurka jokatuko  dau Las Llanasen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular