Euskeraz bizi gura daben herritarren egunerokoa errazteko sortu dabe 'Gure Txokoak' egitasmoa

Tabernak, jatetxeak, dendak, hotelak eta bestelako establezimentuak aurkitu daitekez gida honetan

‘Gure Txokoak’, euskerazko zerbitzua eskaintzen daben lekuen mapa interaktiboa

Mapa interaktiboa / Gure Txokoak

Euskeraz bizi gura daben herritarren egunerokoa errazteko sortu dabe Gure Txokoak egitasmoa. Mapa interaktibo baten bidez, euskerazko zerbitzua eskaintzen daben tabernak, jatetxeak, dendak, hotelak eta bestelako establezimentuak aurkitu daitekez, erabiltzaileek euren inguruan edo Euskal Herriko beste edozein tokitan euskeraz artatuko dauzan lekuak erraz topau dagiezan.

Xumar Altzugarai sortzaileetako batek azaldu dauenez, proiektua behar praktiko batetik sortu zan, euskeraz artatuko eben lekuak aurkitzeko zailtasunak ikusita. Hasieran aisialdiko establezimenduak batu ebezan arren, gaur egun osasun arloko profesionalak, aholkularitzak eta bestelako zerbitzuak be gehitu ditue, herritarren proposamenei esker. Egitasmoak dagoeneko mila txoko inguru batzen dauz, eta auzolanean hazten jarraitzea da sustatzaileen asmoa. Erabiltzaileek, eurek proponidu leikiez leku barriak, eta behin egiaztauta, mapara gehitzen dira. Gure Txokoak gidak euskerazko arretea eskaintzen daben establezimenduei ikusgarritasuna emotea eta tokiko merkataritzea indartzea be badau helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00