"Ez dogu Durangoko udala galdutzat emoten, adostasunak lortzeko gaitasuna izan behar dogu" zehaztu dau EH Bilduk

"Kongresurako gure proposamen barrian Oskar Matute eta Jon Inarritu egongo dira" adierazo dau Asier Vegak (EH Bildu)

Asier Vega: “EH Bilduren bozkak eskuin espainola gobernura ez iristeko izango dira”

Asier Vesga (EH Bildu) / Bizkaia Irratia

Foru hauteskundeetan EH Bilduk 16.100 bozka gehiago jaso dauz eta Bizkaiko 40 herritan lehenengo indarra izan da. Azken horreen artean hemeretzitan alkatzea hartu dabe aurretik egoan alderdia ordezkatuz.

Udal hauteskundeetan  hamabi egun barru udal gobernuak osatuko dira eta oraindik airean dago Gernikan, Bermeon, Mundakan, Abadiñon edo Zallan zer gertatuko dan.  “Gernikan berbetan hasi gara eta aste hau nahiko intensoa izango da, mogimendu asko egongo dirala uste dot. EAJk eta Gorroñoren taldeak jarrera eraikitzailea euki beharko leukie” azaldu dau Asier Vegak, EH Bilduren Bizkaiko koordinatzaileak.

“Durango ez dogu galdutzat emoten, ezta pentsau bez. Hauteskundeak irabazi doguz eta gainera emoitzak hobetu doguz, durangarrek gure kudeaketarako gaitasuna saritu dabe. Orain adostasunetara heltzeko gaitasuna euki behar dogu” gaineratu dau Vegak. Kongresurako hauteskundeei begira EH Bilduren mahai politikoko kide dan Asier Vegak aurreratu deusku Jon Inarritu eta Oskar Matute koalizinoak egingo dauen proposamen barrian egongo dirala. “Jonek eta Oskarrek erreferentzialtasuna irabazi dabe kongresuan” aitatu dau EH Bilduko ordezkariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular