Juan del Arcok asmaren ezaugarri guztiak azaldu deuskuz

Asmaren sintometaz, tratamenduaz eta prebentzinoaz egin dogu berba Farmazia tartean

Asmaren Munduko Eguna maiatzaren lehenengo martitzenean ospatzen da

Zapatuetan egiten dogun Farmazia tartean, Juan del Arco farmazialari eta gure kolaboratzaileak gai interesgarri bat ekarten deusku.

Asmaren Munduko Eguna, urtero, maiatzaren lehenengo martitzenean ospatzen da, 1999az geroztik. Aurten maiatzaren 5ean izango da, eta Bizkaia Irratiko Farmazia tartean Juan del Arcok asmaren ganean berba egin deusku.

Birikietako arazo bat dala ezaguna da, baina Juanek ondo azaldu deusku asma zer dan. Asma mota desbardinak sailkatu dauz eta arnasa hartzeko arazoaz gan, zeintzuk diran sintomak be jakin doguz. Betiko lez, zelan tratetan dan asma mota bakotxa kontau deusku eta amaitzeko, prebentzinoaren garrantzia nabarmendu dau Juan del Arcok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00