Asperger sindromearen Nazinoarteko Eguna da gaur

Leire Zaldunbidek Aspertxu alkartean egiten daben lanaz eta egun honen garrantziaz berba egin deusku

Asperger sindromearen errealidadea ezagutzen

Aspertxu irabazi-asmorik gabeko alkartea da. Eusko Jaurlaritzaren alkarteen erregistroan inskribauta dago, eta Asperger nahasmendua eta/edo Autismoaren Espektroko Nahasmendua daben seme-alaben gurasoek osotuten dabe. 2014an eratu zan, Aspergerren nahasmendua eta autismoaren espektroko nahasmenduak dabezan pertsonak sustatzeko, errazteko eta indartzeko Bizkaian, eta premina eta ezaugarri desbardinak lantzeko espazio komun bat topetako beharrari erantzuteko.

Aupa Bizkaia saioan Leire Zaldunbide izan dogu, Aspertxu alkartetik, egiten daben lanaz eta egun honek daukan garrantziaz berba egin deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular