Zapatuetan Farmazia tartea egiten dogu Aupa Bizkaia! programan, eta Juan del Arco geure farmazialari eta kolaboratzaileak osasunagaz zerikusia daben gai interesgarriak ekarten deuskuz beti.
Astelehenean marihuanaren munduko eguna ospatuko da baina esan beharra dago, ez dala egun ofiziala, eta aisialdiko kontsumoagaz lotuta dagoala, batez be. Juan del Arcok erabilera terapeutikoaren inguruan berba egin deusku, baina aisialdiko kontsumoaren arriskuei buruz be berba egin deusku.
Aisialdiko kontsumoa oso ezaguna da baina gero eta gehiago ikertzen ari da bere alde terapeutikoa. Gaur egun badakigu kanabisak 100 kanabinoide baino gehiago daukazala eta horreek garuneko erezeptoreei eragiten deutsiela. Erabilera terapeutikoari erabilera industriala be gehitu behar jako. Kalamuagaz soka, zuntza, papera edota plastiko biodegradagarriak fabriketan dira eta bioerregai bezela be erabili leike.
Amaitzeko, alde positiboak ondo aztertuz gan, iraganeko akatsetatik ikastea garrantzitsua dala azpimarratu dau Juanek.
