Zortziko Txikia irratsaioa ikastetxeetan lantzen daben bertsolaritzearen erakusgarria da. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzeagaz urtarriletik bagilera zapatuero eskaintzen dogun irratsaioa da.
Aste honetan, Atxuri eskolako gaztetxoak izan dira bertsotan. Bertsoak deskribapenetarako eta jolaserako erabili leitekezala erakutsi deuskue. Gaztetxoek, euren egunerokoaz be berba egin deuskue: nun olgetan daben edota eskolako jantokiko menuetatik zer dan gustokoen eta zein gitxien gogoko dabena.