Xabier Murelagak paleontologiaren eskutik mitoak argituko ditu Iurretan

Agora ezagutzaren plazako saio barrian parte hartuko dau Xabier Murelaga doktore lekeitiarrak

“Aurkitu dogunari azalpenik emoteko gai ez garanean jaioten dira mitoak”

Lekeitioko "Aittitta makurra" / Bizkaia Irratia

Unibertsitateko ikasgeletatik harago zientzia ezagutza eskuratzeko aukerea dago Iurretako udalak antolatzen dauan Agora ezagutza plazan. Gaur saio barria izango da eta Xabier Murelaga lekeitiarra saiatuko da mitoak argitzen paleontologiaren eskutik. Bera, Paleontologian doktorea da.

Arratsaldeko hitzorduaren aurretik (18:30ean, Ibarretxe Kultur Etxean) goizeko irratsaioan izan gara beragaz. Zeozer aurkitu eta aurkitutakoari azalpenik emoteko gai ez garanean sortzen dirala mitoak nabarmendu deusku.

Gaurko saioan zientziaren bitartez gertu daukaguzan adibide batzuk argituko ditu, mitoak edota leiendak. Esaterako, Urkiolako harria, Arritxinagakoak, Lekeitioko Aittitta makurra edota Saturrarango Satur eta Aranen leienda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00