"Autismoa daben pertsonek ez dabe jasotzen sexu-heziketa egokirik, eta horrek ondorio kaltegarriak izan leikez euren bizi-kalidadean"

Vanesa Lancha EHUko ikertzaileak sakon aztertu dau autismoaren espektroko nahasmendua daben ikasleen errealidadea sexu-heziketari jagokonez

“Autismoa daben pertsonek ez dabe jasotzen sexu-heziketa egokirik, eta horrek ondorio kaltegarriak izan leikez euren bizi-kalidadean”

Vanesa Lancha EHUko ikertzaileak sakon aztertu dau autismoaren espektroko nahasmendua daben ikasleen errealidadea sexu-heziketari jagokonez estadu osoan. Lanchak ondorioztatu dauanez, funtsezkoa da hezkuntza-komunitatearen, alkarteen eta familien inplikazinoa, eta ezinbestekoa da hezkuntza-araudia berrikustea eta aldatzea, autismoaren espektroko nahasmendua daben pertsonen sexu- eta ugalketa-eskubideak defendatzeko, errespetatzeko eta babesteko.

Sexualidadea garatzea erronka bat da autismoaren espektroko nahasmendua daben pertsonentzat, gaitz konplexua eta askotarikoa dalako, eta oztopo instituzional eta sozial handiak izaten dabezalako aurrez aurre. “Autismoa daben pertsonek ez dabe jasotzen sexu-heziketa egokirik, eta horrek ondorio kaltegarriak izan leikez euren osasunean, ongizatean eta bizi-kalidadean. Horregaitik, funtsezkoa da arazo horri heltzea, bermatu ahal izateko txikitatik jasoko dabela sexu-heziketa osoa eta inklusiboa” adierazi dau Vanesa Lancha Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00