"Kafe hondarrez osatutako pentsuak ardien metano isuria %20 murriztu dau" dino Jone Ibarrurik (AZTI)

%10-15 bitarteko kafe hondarrak sartu dira ardien dietetan

AZTIk kafe hondarrak ardien pentsurako ongarri bihurtu dauz

Kafe hondarrak / Wikimedia

Europar Batasunean, batez beste 5 kilo kafe kontsumiduten dogu pertsonako, eta hondakin bikoitxa sortzen dugu kafe postuetan eta kapsula erabilietan. Hondakin gehienak erre edo zabortegietara bidalten dira eta horrek ingurumenean kaltea eragiten dau.

Era berean, abeltzaintza, berotegi-efektua eragiten daben gasen igorle nagusietako bat da eta sektorea horrek metano isurketak jaitsea dau helburu. Asmo horregaz osagai iraunkorragoak eta errentagarriagoak bilatzen ditu animalien dietetan. Erronka horreei aurre egiteko AZTIk, 2020an, Life -ECOFFEED proiektua jarri eban martxan.

%10-15 bitarteko kafe hondarrak sartu dira ardien dietetan eta emaitza onak lortu dabez esne-ekoizpenean, esnearen kalidadean eta metano-emisioak murriztean (%20 gutxiago). Gainera, lehengai tradizionalak baino merkeagoa da osagaia. Behien dietetan be antzeko probak egten dabilzala esan deusku AZTIko ikertzailea dan Jone Ibarrurik gaur “Goizeko Izarretan” saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00