Hezkuntza Legeaz eta ikasturte barriaz berbaz Nerea Begoñagaz

Ebaluazino horretarako kanpoko laguntzea beharko dala dino Bizkaiko Eleizbarrutiko Ikastetxeen buruak, Nerea Begoñak

“B2 maila egiaztatzeko ikastetxe barruko kontrolak eta neurketak beharko dira”

Nerea Begoña (Bizkaiko Elizbarrutiko Ikastetxeen Sareko zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Eleizbarrutiko Ikatetxeetan 11 mila ikasle dagoz lurraldean zehar sakabanatutako 16 hezkuntza-zentrotan. Bermeoko Sagrado Corazón, Bilboko Begoñazpi Ikastola, Gernikako San Fidel Ikastola, Markinako Berakruz ikastetxea edo Muskizko Somorrostro Lanbide Heziketa zentroa baztuk aitatzearren. Nerea Begoñak azaldu deuskunez ikasleek eta irakasleek ilusinoz hasi dabe Covid19aren aurkako murrizketarik bako ikasturte barria.

Hezkuntza Saila josten dabilen Hezkuntza Legerako dekretu barriaz galdetuta eleizbarrutiko ikastetxeek egingo dabezan ekarpen batzuen barri emon deusku. Matrikulazinoak modu independentean bideratuko dabezan udal bulegoetan hezkuntza-zentroetako kide bana egon beharko dala uste dau Begoñak.

Bestalde DBH amaitzerakoan B2 maila egiaztatzeko ikastetxe barruko hizkuntza kontrolak eta neurketak beharko dirala gaineratu dau: “horretarako kanpoko laguntzea beharko da, Labayru bezalako eragileren batena”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular