Barakaldoko Udaleko Kultura Sailak eta Lutxanako Dultzaina Eskola eta Tailerrak jaialdi hau antolatu dabe. Ekitaldia urtero egiten da Euskal Herriko herri desbardin batean, albokariek lurraldeak eta jotzeko moduak ezagutu dagiezan. Orain arte Zalduondon, Lantziegon, Delikan edo Laquadran egin da, besteak beste. Aurten Barakaldoko Errekatxo auzoaren txanda izango da. Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira: erakusketa bat, kontzertuak zozketak…
Topaketa honen helburua musika tradizionala eta bertakoa zabaltzea da, bereziki albokarena. Gainera, Euskal Herriko hainbat tokitako albokarien arteko harremanak sustau gura dabez eta beste leku batzuetako musikariekiko harremanak be. Gustranen arabera, albokariaren unibersoa ez da galduko, baina azken hamarkadan gero eta gitxiagok jotzen dabe.
Errekatxo ez saturatzeko, garraio publikoan joatea eskatzen da, edo El Regato ikastetxean jarriko dan aparkalekua erabili. Iker Gustrán, tailer eskolako kidea da eta Goizeko Izarretan egon da.