Urriko Azken Astelehena da gaur. Egun ederra, Gernikako neguko txapelketea hasteko. Jai Alai Winter Series dau izen ofiziala. Lehen partiduan, txapeldunak, batetik eta herriko pelotari bi, bestetik. Hasiera berezia, zalantza barik. Xabi Barandka eta Unai Lekerika herritarrakin izan gara berbetan Gernikatik egin dogun saio berezian. Gogotsu dagoz biak txapelketea hasteko. Aurrean, Aritz Erkiaga eta Jon Zabala igazko txapeldunak izango ditue.
Partidu gogorra, hasteko
Partidu gogorra daukie gaur, txapelketea hasteko. Erkiaga munduko txapelketea irabazi barri dago. Finala Lekerikaren aurka jokatu dau, gainera. Erkiaga eta Lopez, Goikoetxea eta Lekerikaren aurka. Espainiako selekzinoagaz jokatu dabe. Hurrengo munduko txapelketan, barriz, emoten dau euskal selekzinoagaz jokatzeko aukerea eukiko dabela. Barandikak eta Lekerikak pozik hartu dabe barri hori. Gaurko partiduan ikusi egin beharko da herrikoak ala txapeldunak diran gehiago. Barandika eta Lekerika, Erkiaga eta Zabala txapeldunen aurka.
Arrakasta handia
Jai Alai Winter Series txapelketea, Gernikako negukoa, oso indartsu hasi zan igaz. Bigarren aldi honek be arrakasta handia lortu dau. Sarrera guztiak salduta dagoz gaurko. Txapelketa osorako be, bono asko salduditue. Neguko zesta punta aldia Ameriketan jokatzen izan da orain arte. Daniako frontoia itxi ebenean, barriz, Euskal Herriak hartu dau txandea. Hartu be, ondo, gainera.
Bikote bi gehiago
Aurten igaz baino bikote bi gehiago sartu dira txapelketan. Guztira, zortzi bikote, moltso bitan banatuta. Moltso batean dagoz Erkiaga-Zabala, Barandika-Lekerika, Olharan-Basque eta Urrutia-Aimar. Azken bikote hau, Berriatuko Txapelketea irabazita sailkatu dira. Beste moltsoan, Beaskoetxea-Lopez, Goikoetxea-Etcheto, Tambourindeguy-Minvielle eta Johan-Del Rio. Ikuskizuna ziurtauta dago.