Zabalik dago Sukarrietan BBK Klima parkea. Barrikuntzakaz zabaldu dabe garagarrilaren batean. “Inguratzen gaituen natura” izeneko tailerra izan da barrikuntzetarikoa. Hainbaten artean egindako murala dago ikusgai bertan. Hiru urte daroaz abian BBK Klima egitasmoak. Helburua, ingurumenarekiko kontzientzia piztea da. Horretarako, aukera bat baino gehiago eskaintzen dabe.
Esperientzia interaktiboak
Negutegi puzgarria, gymkana edo scape room-a eskaintzen dira BBK Kliman. Taldeka gozatu daiteke parkeaz edo familian be bai. Gogoratu daigun, tirolina handi bat be badagoala, lagun ugari erakarriz. Aurten, lehenengoz, foodtruck bat be badago. Era honetara, egun osoa igaro daiteke bertan. Horrez gain, garagarrilaren 5ean Piper Eguna ospatuko dabe eta ekimen honegaz lotuta gainontzeko domekatan saio desbardinak eskeiniko dira. Onena, bertara joan aurretik, web orria begiratzea da eta sarrerak aurretiaz hartzea. Leire Zarate proiektuaren arduradunak emon deuskuz azalpen guztiak.