Basaurin 200 ekitaldi baino gehiago antolatu dabez zapatutik martxan dagozan San Fausto jaietan. Musika arloan hainbat kontzertu izango dira. Bihar jubiladuen eguna ospatuko dabe eta barikuan umeen eguna. Egun hori berezia izaten dala esan deusku Asier Iragorri, Basauriko alkateak.
Aurreko barikuan izan genduan bergaz alkarrizketea “Goizeko Izarretan” saioan. Jaietan gertatzen diran sexu erasoak dirala -eta, jaiak alaitasunez eta errespetuz ospatzeko deia egin dau Basauriko alkateak. Urriaren 16ra arte ospatuko dabez San Faustoak Basaurin.