Asier Iragorri alkatea Basauriko San Fausto jaietako egitarauari buruz berbaz

San Faustoetan 200 ekitaldi baino gehiago programau dabez

“Basauriko jaietan ez dogu jarrera matxistarik onartuko”

Zapatuan ehundaka lagun batu ziran txupinean / Bizkaia Irratia

Basaurin 200 ekitaldi baino gehiago antolatu dabez zapatutik martxan dagozan San Fausto jaietan. Musika arloan hainbat kontzertu izango dira. Bihar jubiladuen eguna ospatuko dabe eta  barikuan umeen eguna. Egun hori berezia izaten dala esan deusku Asier Iragorri, Basauriko alkateak.

Aurreko barikuan izan genduan bergaz alkarrizketea “Goizeko Izarretan” saioan.  Jaietan gertatzen diran sexu erasoak dirala -eta, jaiak alaitasunez eta errespetuz ospatzeko deia egin dau Basauriko alkateak. Urriaren 16ra arte ospatuko dabez San Faustoak Basaurin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular