Indarrean dago dagoeneko basoen Bizkaiko foru araua

Jeltzale eta sozialisten aldeko botoekin onartu zan, Elkarrekin Bizkaia abstenidu egin zan eta EH Bilduk kontrako botoa emon eban

Basoen foru araua aztergai Bizkaiko Batzar Nagusien gaurko tertulian

Jesus Lekeirkabeaskoa,, Iker Casanova, Eneritz de Madariaga eta Ana Berta Campo / Bizkaia Irratia

Bizkaiko basoen gaineko foru araua indarrean dago dagoeneko, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin, Elkarrekin Bizkaiaren abstentzinoagaz eta EH Bilduren kontrako botoagaz. Bizkaian 132.000 hektarea baso dago, azalera guztiaren %60. Hektarea horreen laurena da publikoa, gehiena udalena eta 5.000 hektarea Bizkaiko Foru Aldundiarenak. Arauaren gaineko eritxiak emon deuskuez EAJ-ko Jesus Lekerikabeaskoak, EH Bilduko Iker Casanovak, Elkarrekin Bizkaiako Eneritz de Madariagak eta PSE-EEko Ana Berta Campok. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00