38 artelanen erreprodukzinoak ikusgai 30 herritan abendura bitartean

'Animalitegia' gaia aukeratu da aurten

BBK Artearen Ibilbidea zazpigarrenez Bizkaian zehar

Artearen Ibilbidea erakusketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bilboko Arte Ederren museoak Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltariaren zazpigarren edizinoa aurkeztu dau. Arte Ederren museoak bere bildumako artelanak ataraten dauz  kalera BBK Artearen Ibilbidea erakusketaren bitartez. Bizkaian zehar, astez aste eskaintzen dan erakusketa honetan artelanen maila handiko erreprodukzinoak dagoz ikusgai. Cesar Ochoak, museoko hezkuntza eta kultur saileko kideak esan deusku, artea herritarrengana hurreratzea dala helburua.

‘Animalitegia’

Gai baten inguruko artelanak eskaintzen dira erakusketa ibiltari honetan. Animalitegia da aurten aukeratu dan gaia. Animaliak dira protagonista artelan guztietan. Margolanak, grabatuak, kartelak edo arte aplikatuak dagoz tartean. Bildumako maisulanak, ABC Bilboko Museoaren alfabetoa, Emakumeak museoan, Bizkaiari begira, Haurrak artean eta Istorioak izan dira orain arteko gaiak Artearen Ibilbidea erakusketan. Jose Luis Merino Gorospek egin dau komisario-lana. Museoko Antxinako Artearen kontserbatzailea da bera. 38 artelanen erreprodukzinoak sartzen dira aurtengo erakusketan. Izen handiak dagoz tartean, eta euskal artistak be bai: Ignacio Zuluaga, Aurelio Arteta, Alberto Schommer… 15 euskal artisten lanak eta bost emakumeen lanetatik bi, euskal emakume artistenak dira. Bilbon aurkeztu da BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltariaren zazpigarren edizinoa. Bilboko Kale Nagusian egongo dira lanak ikusgai maiatzaren 18ra bitartean. Ostean Barakaldon ikusi ahal izango dira. Abendura bitartean, Bizkaiko 30 herritik igaroko da erakusketea. Durangon amaituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00