Inazio Fernandez parrokoak bakearen alde otoitz egingo dabela esan dau

Milaka bizkaitar batuko dira gaur Begoñako basilikearen inguruan

Begoñako Amaren egunean bakearen alde otoitz egingo dabe

Begoñako basilikearen ingurua gaur goizean / Bizkaia Irratia

Begoñako Ama Birjinaren eguna da gaur. Jai giroa nagusi Begoñako Basilikaren inguruan eta goizetik hasi dira mezak ospatzen. Munduan dagozan gatazkak eta gerrak gogoan hartuta, bakearen alde otoitz egingo dabela esan deusku Inazio Fernandez parrokoak. Meza nagusia eguerdiko 12:00etan ospatuko dau On Joseba Segura gotzainak. Gainontzekoak 10:00etan, 11:00etan, 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan izango dira.

Gaurko eguna eta abuztuaren 15ekoa be bereziak dira Begoñan. Otoitz egiteko eta eskerrak emoteko eguna, bai gaur eta baita abuztuaren 15ean be. Aurtongo nobedadea, urriaren 11ko jai egitaraua egun bikoa izaten dabilela. Atzo arrastaldez hainbat sinisdunek arratsaldeko 19:30etan urten eben Begoñaruntz prozesinoan. Gaur ohiko mezakaz batera Begoñako Anaidiko kideek euren zapiak saldu eta gozogileek erroskilak eskainiko deutsiez santutegiaren aurrealdera gerturatzen diranei. Oihane Irazu lankidea egon da goizeko 08:00etan “Goizeko Izarretan” saioan Begoñatik barriemole.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular