Atzo, abenduaren 16an, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mogimenduko ‘Trebeak‘ taldeak ‘Belengo Bakearen Argia‘ren etorrerea ospatu eban, Bilboko Elizbarrutiko gazteen pastoraltzako beste talde batzukaz batera. Bilboko Elizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko 300 gazte baino gehiagok harrerea egin eutsen Bilboko San Nikolas parrokian, 19:00etatik aurrera. On Joseba Segura gotzaina buru ospakizunean argiaren esanahia gogoratuko dau: komunidadea, familia, auzoa, herria, lagundu, ingurunea hobetu…
Aurreko astegoienean, abenduaren 9, 10 eta 11n, Bizkaiko Trebeak eskaut taldeko kideak Santanderren bildu ziran Eskaut Katoliko Mogimenduaren gainerako ibilbideakaz eta argiaren etorrerea prestau eben.