Iker Zabalaren mutilak jaun eta jaube izan dira bi estropadetan

Bou Bizkaiak A Coruñako eta Bueuko banderak irabazi dauz

Bermeo nagusitu da Galiziako uretan

Bermeo banderea ospatzen / Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Bermeo Urdaibai izan da Galiziako bi estropadetako txapelduna. A Coruñan eta Bueun, talde bizkaitarrak ondo ekin deutso ligari eta beste traineruak baino maila altuagoan dagoala erakutsi dau. Egungo txapeldunari banderak kentzeko beste taldeek izerdi asko bota beharko dabela erakusten jarraitzen dau Urdaibaik.

Bizkaia Irratiko mikrofonoetan Jon Unzaga, Bou Bizkaiako arraunlaria izan dogu gugaz berbetan. Unzagak aukerea euki eban liga hasierako lehenengo estropadan arraun egiteko eta oso pozik agertu da: “Oso ondo hasi gara eta oraingoz sentsazinoak onak dira“. Harrobikoak esan dau “gustora” egin dabela estropadea Galizian.

Eusko Label Liga zapatuan hasi zan A Coruñan. Bermeok, Ondarroa, Getaria eta Bueugaz batera, hirugarren txandan arraun egin eban. Zabalaren mutilek Hondarribiak ezarritako marka gainditu behar eben (20:26). Trainerua uretan murgildu zan eta gipuzkoarren denporea 11 segundoz hobetu eban. Unzuagak onartzen dau askoz hobeak izan zirala, baina oinak lurrean manteniduten dauz: “Estropada guztiak ez dira horrelangoak izango“.

Domekan, Bueun, Bizkaiko taldeak barriro bandera lortzea eban buruan. Aurreko eguneko estropadako hiru onenegaz urten zan itsasora, baina badirudi bizkaitar traineruari bost axola jakola alboan beste traineru batzuk egotea. Halanda be, Urdaibaiko arraunlariak, Donostiarra, Zierbena eta Hondarribia nagusitu dauz aurkeri zuzen moduan: “Despistatzen bagara, bigarren tandara joango gara“.

Etxeko mutila

Jon Unzagak 14 urte daroaz etxeko traineruan. 2008an hasi zan Bou Bizkaian. Harrobiko arraunlaria Mundakan be aritu da arraunean eta igaz Arkoten. Halan da be, harro dago etxeko traineruagaz banderak irabazteaz, eta “ilusinoa handiagoa” da hori jazotzen danean. Unzagaren esanetan “lan asko dago atzetik eta astero irabazteko mentalidadea daukiela baieztu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular