"Astean 100 kilo odoloste sortzen doguz" esan deusku Baserri harategiko jaubeak

Asier Elgezabal: "Neguan, astean birritan edo hirutan odolosteak egiten doguz"

Bermeon azken txarribodea orain dala hiru-lau urte egin zan

Bermeon egindako odolosteak / Bizkaia Irratia

Odolosteak kontsumitzeko sasoian gagoz. Urritik apirilera izaten da sasoia baina gero eta gehiago zabalten da uda aldera be. Udan aperitibo lez hartzen dala esan deusku Bermeoko Baserri harategitik Asier Elgezabalek.

Odola, berdurea, kipula, porrua eta arroz gitxi erabilten dabe eurek. Astean behin egiten dabez odolosteak edo buskentzak, 100 kilo inguru eta neguan astean bi edo hiru bider. Sanmartinetan odoloste ugari, baina txarriboda gitxi. Galduz doan ohiturea da. Bermeon orain hiru edo lau urte egin ei zan azkena.

Baserri harategikoek Bermeoko odolosteen lehiaketan parte hartu dabe orain dala gitxi, herriko San Martin azokan hain zuzen be. “Guk hazten doguz txarriak eta odolosteak odologaz, tipuleagaz eta arroz apur bategaz egiten doguz. Pikante tantatxu bat be botetan deutsegu” azaldu deusku Asierrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00