Laukote bizkaitarra bigarren diskoa aurkezten dabil: ‘Gorde genituen beldurrak‘ (2022, Airaka). Sua taldeko Ane Barrenetxea izan da gurean, eta berak azaldu deuskunez, diskoko kantuetan beldurren inguruan berba egiten dabe, bai bakarrik sufriduten diranak zein kolektiboki sufriduten diranen inguruan.
Diskoaren aurkezpen girako kontzertu bi eskaini dabez orain arte, lehenengoa Ondarroako Portuko Ranpin eta bigarrena Bilboko Kafe Antzokian. Hurrengo asteetan beste zazpi emonaldi daukiez aurreikusita: urtarrilaren 26an Arrasaten, zezeilaren 3an Orion, zezeilaren 10ean Legorretan, biharamonean Erandion, otsailaren 25ean Donostian, martiaren 10ean Amurrion eta apirilaren 8an Elorrion.
Sua taldeak 2018an abiatu eban bere ibilbidea. Ane Barrenetxea (abotsa), Janire Lopez (baxua), Julen Gilbert (kitarrea) eta Esteban Gaviria (bateria) dira lau kideak. ‘Ordu Beltzak‘ (2020, Airaka) diskoagaz debutau eben eta 2022.urte amaieran argitaratu eben bigarren lan luzea, ‘Gorde genituen beldurrak’.