Bikote nazi alemaniar baten inguruko pasarteak

Jon Arrizabalagak, bikote nazi alemaniarren pasarteak "Alemanaren mamua" liburuan bildu dauz

Bi nazi alemaniar bizi izan ziran Markina-Xemeinen 50. eta 70. hamarkaden artean

Jon Arrizabalaga idazlea / Bizkaia Irratia

Zortzi urte ikerketa lanetan emon ondoren, ‘Alemanaren mamua’ liburua idatzi dau Jon Arrizabalaga markina-xemeindarrak, 1950 eta 1970 urte bitartean alemaniarrek herrian eukitako istorioak biltzen dauenak. Orain eskola publikoa dagoan orubean egoan etxe batean bizi ziran. 

Willhelm F. Mallet, bigarren mundu gerra eta gero Francoren Espanian errefujiautako naziari eta Ruth Elisabeth Adams, bikote nazi alemaniar baten inguruko pasarteak 12 kapitulen bidez kontetan dauz. Bikote honi, hirugarren Nazi bat gehitu jakon: Otto Skorzeni. Nazien SS armada militarreko buruzagi nagusietako bat,  Benito Mussolini Italiako diktadore faxistaren lagun estua. Istorio honen inguruko misterioak bultzatu eban istorio hau lehen personan idaztera.

Ikerketa sakona egiteaz gain, idazle markina-xemeindarrak herritarren testigantzak jaso gura izan dauz eleberrian. Bikote alemaniarraren inguruan gehiago jakiteko, neskamearenn testigantzea oso garrantzitsua izan da.

Jon Arrizabalagagaz egon gara berbetan Goizeko Izarretan eta bere liburuaren zehaztasun guztiak emon deuskuz. Liburua Markina, Ondarroa, Gernika eta Durangoko liburu-dendatan erosi leiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00