Zamakolako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolari gazteak

Zamakola eskolan pasautako momenturik onenak be gogoratu dabez gaztetxoek Zortziko Txikian

Bideojoko barriak deskubritu doguz bertsotan

Irratsaioan parte hartu daben gaztetxoak / Bizkaia Irratia

Bideojoei buruz eta 50 urte bete dituen Zamakola eskolari buruz prestatu dabez aste honetan bertsoak gaztetxoek. Gainera, gustoko daukiezan bideojokoak zeintzuk diran eta eskolan pasautako momenturik onenak zeintzuk izan diran be kontatu deuskuez.

Zortziko Txikia irratsaioan bertsolaritza eskolan lantzen daben gaztetxoek prestatutako bertsoaldiekaz osotzen dogu. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan, astero ikastetxe batera goaz bisitan eta irratsaiorako beren beregi sortutako bertsoak entzuten doguz. Egitasmoan bidelagun Bilboko Udala daukagu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular