Erabilera egokia egin ezkero bideojokoak onarugarriak izan leikez

Manu Machimbarrena: "Umeak denpora mugatuan jokatzea komeni da"

Bideojokoak kultura dira, baina sarritan kezka iturri be bai

Gazte bat bideojokoagaz jolasten / Bizkaia Irratia

Gurasoen kezka nagusiak beti bi izaten dira. Alde batetik ia bideo-jokoek indarkeria bultzatzen daben eta bestetik orokorrean, mendekotasuna edo adikzinoa sortzen daben. Zalantza horren erantzuna ezezkoa da, kasu gehienetan.

Bideo-jokoak, beste gauza batzuen moduan, konplexuak dira eta erabileraren arabera, arazoak sortu leikiez edo ez. Lehenengo kezka saihesteko onena gurasoak bideo-jokoen edukiaz jabetzea da eta bideojokoen edukia umeen adinerako egokia dan bermatzea. Bigarrenari jagokonean, garrantzitsua da umeak denbora mugatuan jokatzea eta, batez bere, bideo-jokoak ez izatea euren bizitzaren ardatza. Manu Machimbarrena EHUko Psikologia fakultadeko irakasleagaz gai honetaz berba egin dogu Lau Haizetara. Halan eta guztiz bere, nahiz eta sarritan azaldu ez, bideo-jokoek abantailak be badabez. Batzuetan balio terapeutikoa izan leikie, eta gainera, aisia eta kultura iturri bere izan leikez; horregaitik arlo ezbardinetan, hezkuntzan eta osasunean esate baterako, bideojokoetatik eratorritako teknikak erabilia dira edukiak ikasteko edo jarrerak bultzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular