Ana Vallés “Gorputza da bidea” alkarteko psikologea eta sexologeagaz solasaldian izan gara. Bikote harremanak izan da gaurko gaia. Berak zer dan bikote harremana, zelan sortzen dan eta denporeak aurrera egin ahala zelan aldatzen dan azaldu deusku.
Bikote harremanetan hiru ardatz nagusi euki behar dira kontutan Ana Vallésen esanetan: intimidadea, konpromisoa eta komunikazinoa.
Vallesen esanetan, normalean bikotea terapia egitera joaten da, harremana ia guztiz apurtuta dagoanean.