Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak Txin Txin Fest jaialdiaren bigarren edizinoa ospatuko dau, maiatzaren 16an eta 17an, Bilboko Areatzan. Lehen edizinoaren arrakastaren ondoren, jaialdia hitzordu nabarmen gisa finkatu da egutegian, txakolina lurraldearen, kulturaren eta bizimoduaren adierazpen gisa indartzeko, Maider Zalduondo Bizkaiko Txakolineko komunikazino arduradunak esan deuskunez.
Bi egunez, Areatzan 20 upategi, 60 txakolin erreferentzia baino gehiago, dastaketak, gastronomia eta kultur programazinoa bilduko dituan jaialdia egingo da uriaren erdigunean. Ganera, unerik nabarmenetako bat maiatzaren 16an izango da, zapatuz, 12:00etan, uzta barriaren aurkezpenagaz, Davide Dall’Amico Bilboko Mina jatetxeko sommelierrak gidatuta.
Hain zuzen be, testuinguru horretan dago mezularien figura. Enbaxadore horreek Jatorri Deituraren balioak sinbolizatzen dabez eta euren dimentsino kultura indartzen dabe, Bizkaiaren nortasuna kulturaren eta gastronomiaren bidez proiektatzen laguntzen daben pertsonak edo erakundeak aintzatetsiz. Zalduondok aurreratu deuskunez, aurtengo mezularia Fariba Sheikhan aktore gernikarra izango da.
