Bilboko Areatza pasealekuak Eskutartie 12. udabarriko azokea hartuko dau barriro, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko alkarteak antolatuta. Apirilaren 6tik 16ra goizez eta arratsaldez izango da azokea Bilboko Areatzan. Guztira, 30 artisau bilduko dira Bizkaiko uriburuaren erdigunean, uriko erreferente turistiko bilakatuz. Nobedade askogaz eta batez be, bertan dagozan enpresen kalidadeagaz.
Artisau ugari Areatzan
Guztira 30 artisau bilduko dira Eskutartie azokean, aurreko edizinoetako antzeko kopurua. Horreetatik, 20 artisau bizkaitar, baina ez dira faltako beste euskal lurralde batzuetako ekoizleak, eta beste autonomia erkidego batzuetatik etorri diranak be egongo dira. Gaztela eta Leoiko bi, eta Valentziako, Gaztela-Mantxako eta Galiziako ordezkari bana. Maider Mendinuetagaz berba egin dogu Jirabiran saioan.