LABek zezeilaren 2an deklarauko dau Fiskaltzaren aurrean Glovoren aurka

Autonomo faltsuen auziak eta lan baimenik bako atzerritarrenak Glovo epaitegietara eroan dabe barriro

Glovok 300-400 banatzaile daukaz Bilbon

Glovo enpresearen irudia / Bizkaia Irratia

Lan ikuskaritzeak 57 milioi euroko isuna ezarri deutso Glovo multinazionalari, autonomo faltsuak eta lan baimen barik atzerritarrak kontratatzeagaitik. Ez da Glovori Espainian jarritako lehen isuna. Guztira, 205,3 milioi eurorainoko zigorrak pilotu dauz Glovok. Lan ikuskaritzeak eta Gizarte Segurantzak egindako jardueren ondotik etorri dira orain zigorrak.

LAB sindikatuak otsailaren 2an deklaratuo du Bartzelonako Fiskaltzaren aurrean Glovoren aurka, sindikatuak irailean banaketa-enpresaren aurka hasitako bide penalaren baitan.  Sindikatuak adierazo dauenez, gaur egun, epai irmoaren edo ebazpenaren bidez langileek besteren konturako izaera autortuta daben arren, Glovok autonomoen erregimenean alta emotera behartzen dauz eta orduan erregimen orokorrean eta autonomoan alta emonda dagoz. Horregaz batera, enpresak ez deutse oinarrizko eskubiderik autortzen, hala nola oporrak. Iñigo Alonsok, LABeko zerbitzu pribaduen arloko arduradunak, Goizeko Izarretan irratsaioan zehaztasun gehiago emon deuskuz. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular