Martiaren 8an Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeroalea alkarrizketatu dogu Goizeko Izarretan. “Gure gizarteak daukan argazkia, neurria eta arauak gizonezkoenak dira, guk ezarri doguz. Horreek dira gure pribilegioak eta horri uko egin beharko geunskio” azaldu dau Zupiriak. Era berean kuoten garrantzia azpimarratu dau. Zerbait aurreratu bada kuotei esker izan dala gaineratu dau eta oraindik be asko falta dala egiteko.
Hizkuntza eskubideak
Barakaldon, Laudion eta Gipuzkoan hizkuntza eskakizunen kontra agertutako sententziei buruz Zupiriak zehaztu dau oso gai delikatua dala. “Epaien atzean, jatorrian ez dago Justizia; sindikatu eta pertsona batzuk dagoz” azaldu dau Kultura eta Euskera sailburuak. Arazoa konpontzeko eurakaz berba egitearen aldekoa da sailburua. “Normalkuntzarako dekretu barrian erabagiak ahalik eta adostasunik handienagaz hartu behar dira. Ez dago beste biderik” gaineratu dau.
Elikagaien inflazinoa
Inflazinoari aurre egiteko eta prezioak jaisteko Frantzian supermerkadu handiek eta Eliseoak akordua sinatu dabe. Espainian antzeko akordurik lortzen bada itun horretara merkatari txikiak be batu beharko litzatekezala uste dau Bingen Zupiriak. Supermerkaduetan produktu bat denda txikietan baino askoz merkeago saltzen bada horrek desoreka sortuko leukela azpimarratu dau.