Osakidetzak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emoile handi omendu ebazan pasa dan barikuan Gernika-Lumon. Omendutako personak emoile handitzat hartzen dira, 40-50 odol-emote egin dabezalako, eta, osasunaren zaintza kolektiboaren herritarren ibilbide solidarioaren eta inplikazino aktiboaren eredutzat hartzen diralako. Izan be, odola emotea milaka euskaldunen konpromisoari esker egin daitekeen ekintza solidarioa da. Omenaldia Osakidetzak egin arren, Odolkideak alkartea laguntzaile lez ibili da antolakuntzan. Hori dala eta, Amagoia Lopez de Larruzea Odolkideak alkarteko kideagaz egin dogu berba gaur Bizkaia Irratian.
Dinogunez, 108 emoile omendu ziran guztira, bizitzan zehar 40 eta 50 dohaintza artean egin dabezalako. Zifra horrek erakusten dau urteak emon dabezala herritarren osasunarekiko alkartasunean eta konpromiso altruistan. Gaur egun, 18 eta 65 urte bitarteko EAEko biztanleen %3 inguruk modu aktiboan parte hartzen dabe odol-emoteetan. Horren harira, Osakidetzak urte honetarako daukan helburua partaidetza biztanleriaren %4ra igotzea da. Horretarako, 15.000 emoile barri sartu behar dira.
