Eusko Jaurlaritzak telesailak euskeraz sortzeko diru partida barria iragarri dau

"Ivan Ilarramendiri egin deutsena terrorismo ekintza bat izan da" esan dau Eusko Jaurlaritzako bozeroaleak

Bingen Zupiria: “Gobernu barri bat, Espainian sortutako giro txarragaz amaitzeko sendagairik onena”

Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritza) / Bizkaia Irratia

Pedro Sanchezen inbestidureari begira, akordioa lortu dabe alderdi sozialisteak eta Junts-ek. Espainiako hainbat hedabideren arabera, izan lei gaur bertan sinatzea akordioa Bruselan. Informazino horreen arabera, alderdi biek akordioa lortu dabe azkenean, Espainiako gobernua osotzeko eta Pedro Sanchez gobernuko presidente izendatzeko.

Alderdi politiko bien arteko negoziazinoak hasi ziranetik behin baino gehiagotan esan dabe, akordioa gertu egoala eta azken momentuan ez da egon akordiorik. Ikusi egin beharko oraingoan ia gauzatzen dan Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeroalearen esanetan. Gauzatuko balitz, argi dago, gobernua eratzea gerta daiteken albiste onenetakoa dala esan deusku “Goizeko Izarretan” Zupiriak.

Ivan Ilarramendi

“Ivan Ilarramendiri egin deutsena terrorismo ekintza bat izan da, ez dekot zalantzarik” esan dau Zupiriak. Era berean Jaurlaritzako bozeroaleak esan dau Israelgo gobernua NBEn erresoluzinoak lotu barik urratzen ikusteak frustazinoa sortzen dauela. Bilkura isila egingo dabe gaur Zarautzen, eguerdian, Ivan Illarramendiren hilketea txarresteko. Udaletxe plazan dago deituta alkarretaratzea. Illarramendi eta bere emaztea urriaren 7an hil ebezan Hamasekoek. Bien gorpuak Kissufim kibbutzean, Gazatik oso gertu, aurkitu ebezan; erre egin ebezanez, horregaitik, behar izan dabe hainbeste denpora identifiketako.

Urdaibai Guggenheim

Legealdi honetan Guggenheim Urdaibai proiektua zehazten joango dira. Hori esan eban lehengoan Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, eta gauza bera esan deusku gaur goizean Bizkaia Irratian Bingen Zupiria Jaurlaritzako kultura sailburuak. Guggenheim Urdaibai proiektuari buruz herritarrei galdetzeko eskatu dabe Guggenheim Urdaibai Stop plataformatik. Maiatzeko hauteskundeetan alderdi bakotxak proiektu honen ganean eukan eretxia argi geratu zala gogoratu deusku Zupiria sailburuak eta herritarrek euren botoagaz esan ebela pentsetan ebena.

Euskeraz sortutako telesailak

Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren aurrekontu barriak 369,4 milioi euroko aurrekontua eukiko dau. Igazkoa baino %4,5 handiagoa izango da. Ikusentzunezkoetan euskerazko serieak sortzeko partida barria dago. “Ikusten gabilz gure ekoiztetxeak Disney, Netflix eta Movistar bezalako plataforma digitaletarako serieak sortzen dabilzala baina era berean ikusten dogu horreek euskeraz sortzea ze gatxa dan. Bi milioi euroko funts berezi sortu dogu euskerazko telesailak sortzeko, EITBn sortutakotik harago ekoizpen independienteak bultzatu gura doguz” esan dau Zupiriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular